XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. MARX'EN BIZITZAREN ZENBAIT BERRI LABUR Bildu ditugun Marx'en bizitzako zehaztasunak hemendik hartuta daude: CALVEZ, o.c. 20-36 or..

Karl Marx, letradu baten semea, Treveris'en jaio zen (1818).

Aita, bere profesioari uko ez egitearren, protestante konbertitu zen.

Bataiatu zen, bainan fraintzitar librepentsatzaileak gogotik irakurriko zituen.

Marx'ek giro liberal bat bizi du, juduen tradizioetatik askatua; Fraintziko iraultzagileengandik jasotako liberalismoa profesatzen duen giroa.

Juduek ghettotan, beren baitara kizkurturik, aintzinean aingiraturik, gizartezko eta politikazko eskubide asko gaberik bizi zirela kontu eginaz gero, Marx'en aitak lortutako jabetasun, independentzi hari gertakizun oso garrantzizkoa derizkiot.

Honela konprenitzen da asaben tradizio zahar guzietatik askatutako Marx'en izaera hura.

Marx'en aberria mundu osoa da.

Bere etxean ikasi zuen Marx'ek erlijioa ekonomiazko edo gizarteko abantailen arabera alda daitekean etiketa hutsa besterik ez zela.

Marx'ek sekula ere erlijiozko esperientziarik ez duela ezagutu dirudi.

Txikitandik izan da ateo.

Eta, zalantzarik gabe, haren ateismoa haren aitaren postura hotz eta hala-holako baino garbiagoa izan zen.

Aita, izan ere librepentsamendua eta erlijioa nahasian bizi arren, bere semearen osasun izpiritualarekin kezkatuta egongo da;.